XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.1. Gaur faroltxo polit bat egin dut laranja batekin.

Mamia atera, azalean leihotxoak ebaki eta gero kandela sartu diot barruan.

Argiak dirdir egiten du txuloetatik milaka kriseilutxo horiska balira bezala.

9.3. Mutil guztiak banan-banan aztertzen aritu gara, ea gure bandan sartzeko modukoak diren eta Ali da oraingoz sar litekeen bakarra.

9.4. Esku Beltzean sartu nahi al duen galdetu diot Aliri.

Berak barre egin eta turista-ehiztari dela eta ez bandidoa esan dit, baina mandaturen bat eman liezagukeela.

Georgek hiru lira eskatu zizkion maileguan eta orain ukatu egiten dio.

Jipoi bat eman eta hiru lirak berreskuratzen baditugu, haietako bat gure patrikara joango da.

Josef pozez txoratzen dago gure finantzak hobetuko direla pentsatze hutsarekin eta onartu egin nahi zuen mandatua, baina Mahmud eta biok kontra egin diogu.

Georgek Alirekin zer egiten duen ez da gure kontua.

Gu banda justizigilea gara eta ez kriminala.

9.5. Nadia kantoian itxaroten egon zait.

Gero eta atseginago dut.

- Zergatik ateratzen haiz beti lasterka? galdetu berri dit.

Duela egun pare bat ere itxaroten egon zitzaidan eta ni jaramonik egin gabe pasatu nintzen bera aurkitzen zen tokitik.